Aste Santurako plan ezinhobea daukagu! 3 eta 10 urte bitartekoei zuzendutako egonaldiak eskainiko ditugu Durangon. Ekintza desberdin eta dibertigarriz osatutako goizak izango dira: sukaldaritza, esperimentuak, eskulanak, jolasak….

Jende berria ezagutu, eta euskaraz gozatu eta jolasteko aukera aparta! Aste Santu osorako plana dugu, baina badago egun solteetan izena emateko aukera ere. Martxoaren 18a arteko epea dago izena emateko.

Zatoz, Aste Santuan gurekin Olgetan!