#365IPUINBerriak

#365ipuin 2. edizioa martxan!

3 azaroa, 2015 By 3 Comments

Bigarren zatiak hobeak izan daitezkeen teoriarekin gatoz bueltan. Izan ere, #365ipuin lehiaketaren bigarren edizioa antolatu dugu aurten. Berba askoren beharrik gabe gauza ederrak esateko gai garela erakutsi gura dugu beste behin. 140 karaktere baino ez baititugu behar nahi dugunari buruz jarduteko.

Aldarrikapenak argi dio: euskarak 365 egun ditu, eta guk, egun horietako batzuk ipuinez bete gura ditugu. Okurrentziaz, metaforaz, idea kamutsez, akorduez… bete nahi ditugu bazterrak, eta horretarako, zure parte hartzea ezinbestekoa da.

#365ipuin lehiaketak honako kategoriak izango ditu:

  1. 14-16 urte bitarteko durangaldeko ipuin labur onena (parte hartzeko bidea: email bidez / ipuin kopurua: mugarik gabea)
  2. 17 urtetik gorako durangaldeko ipuin labur onena (parte hartzeko bidea: email bidez / ipuin kopurua: mugarik gabea)
  3. Twitterreko ipuin labur onena (eremu geografiko eta adin guztietarako / ipuin kopurua: mugarik gabea)

Oinarriak zehatz hemen.

Lanak aurkezteko azken eguna abenduaren 3a izango da.

Sari-banaketa ekitaldia abenduaren 16an.

kartela500



3 Comments on "#365ipuin 2. edizioa martxan!"

  1. […] beharbada nire urratsei jarraitu nahiko diezuela. Horregatik jakinarazi behar dizuet martxan dela #365ipuin mikroipuin lehiaketaren bigarren edizioa. Ez, ez duzue zereginik nire dohain mikroliterarioen aurka, baina eskuzabal jokatzea pentsatu dut, […]

  2. […] www.berbaro.eus web gunean. Abenduaren 3ra arte idatzi daitezke […]

  3. Sandra
    27 azaroa, 2015 Erantzun

    Esaten dute euskaldunok nahiko tristeak eta lotsatiak garela, baina dugun eguraldiarekin, zeren zain daude??


Would you like to share your thoughts?

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Utzi erantzuna