Zuk jarri talentua eta guk jarriko dizugu plaza!

berriak, deigarriak — By on ekaina 14, 2013 at 8:10

Berbaro euskara elkarteak haur eta gazteentzako euskarazko ikuskizunak sustatu nahi ditu. Horretarako, euskarazko sortzaileei plaza eskaintzeko asmoz abiatu dugu ekimen hau; izan ere, euskaraz edozein diziplinatan ikuskizun bat eskaintzeko prest daudenen erakusleiho izango da Plateruena kafe antzokia.

Aurkeztutako lan guztien artetik 6 aukeratuko ditugu, eta 2013ko azarotik 2014ko apirilera bitartean izango dira ikusgai ikuskizun horiek Plateruenean. Aukeratutako talde edo norbanakoek 200€ko diru saria jasoko dute ikuskizuna egiteagatik; horrez gain, 100€ publikoaren saria ere izango da.

Musika, antzerkia, ipuin-kontaketa, magia, dantza… edozein dela zure talentua, zatoz, eta erakutsi iezaguzu. Profesionala izan zein ez, taldean zein bakarka zerbait prestatzeko gogoz bazabiltza hau da zure aukera.

Zuk jarri talentua eta guk jarriko dizugu plaza!

Ekimen honetan parte hartu gura dutenek uztailaren 12a baino lehen eman beharko dute izena.

Ekimenaren oinarriak hemen

Informazio gehiago:

Azalpen bideoa

Promozio bideoa 1
Promozio bideoa 2
Promozio bideoa 3

talentueplazara kartela

kartelaA4Zuk



Erantzun

Trackbacks

Leave a Trackback

berbaro@berbaro.com Plateruena Anboto