Durangoko bonbaketa. Hori da aurten hainbeste eragile eta norbanakoren artean lantzen eta erakusten ari garen gaia. Ekitaldi batzuk pasatu dira baina oraindik badago zer ikusi, ikasi, sentitu…

Martxoak 30, ostirala (Apirilaren 1ean bigarren pasea, 19:00etan)
Zer: Lurra Astinduz (Antzerkia)
Non: San Agustinen, 22:00etan, 5€
Zelan: Karrika Antzerki Taldea-San Agustin

Martxoak 31, larunbata
Zer: Ibilaldi kulturala Durangon, 18:15ean Kurutziagatik hasita.

Musika, Antzerkia, Dantza, Ikusentzunezkoak eta oroimen ekitaldia

1) Kurutziaga kalea: Toki honetan jausi ziren lehenengo bonbak. Kale erdian lehertu ziren. Bidegurutze erdian kokatzen zen, garai hartan, Kurutziagako kurutzea eta zutarria apurtuta lur jota gelditu zen. Bonben metrailak kaleko alde bietako etxeetako fatxadak jo zituen eta kasu batzuetan etxe barruraino sartu. Bestalde, Jesuitetan kokatzen zen Kirikiño batailoiaren kuartela. Tropa gutxi zegoen bertan, gudariak frentean zeuden eta. Bonbek ez zuten ikastetxea jo, baina bai eliza, meza ematen zebiltzala. Hainbat hil ziren azpian harrapatuta.

2) Santa Susana:

M31 (In Memoriam)

3) Etxezarreta jauregia – Durangoko arte eta historia museoa (San Agustin aurrea): Martxoaren 31ko erasoaren ondorioz jauregi hau eritetxe bezala erabili zen. Gaur egun Durango uriko museoa dago bertan.

Karrika Antzerki Taldea

4) Nevers ikastetxea: 1937ko apirilaren 28an Durango Francoren menpe geratu ostean, eskonbroak kentzera ekarritako presoen “langileen batailoi”aren kartzela izan zen. 1941ean, urte betez, andren kartzela izan zen.

Kriskitin Dantza Taldea

5) Ezkurdi: Durangoko uriak 1936ko irailaren 25ean jaso zuen lehenengo bonbaketa. Hiru bonba jaurti zituzten eta bata Ezkurdi plazan zegoen frontoian jausi zen; hamabi lagun hil zituen, tartean milizianoak eta Gipuzkoatik ihesi etorritako jendea. Ondoren, mendekua hartu eta hogeita bi eskuindar fusilatu zituzten herriko hilerrian.

Bideografik

6) Andra Mari: Bonbaketako ikurra dugu Andra Mariko eleiza. Bonbaketa egunean, eleiza honetan ere meza ematen zebilen Monilla apaiza, eta eleizpean azoka ospatzen ari zen.

Aurkezlea (Nerea Iriarte)

M31 bertsoen irakurketa dramatizatua (Bartolome Ertzillako biolontxeloak + Eskarne Aroma)

Testu irakurteka (Nahia Zarzosa)

Lore eskaintza (Begoña Erdoiza)

Aurreskua (Kriskitin)

Agurrik gabeak (Bartolome Ertzillako biolontxeloak+Ander Erzilla)