Kurutziagako ekintzak

Astelehen, astearte, asteazken eta ostiralero Kurutziaga Ikastolako artista txikien sormena martxan jartzea du helburu, eguerdietan aurrera eramaten den proiektu honek.
13:30-14:30 bitartean biltzen dira HH4-LH6 bitarteko Picasso eta Modigliani txiki hauek, mota guztietako eskulanak, margolanak, esperimentuak eta jolasak egiteko asmoz.

 

Eskola osagarriak
Ingelesa: LH eta DBHko ikasleei zuzendua
Orokorra: LHko ikasleei zuzendua
Orokorra: DBHko ikasleei zuzendua

Urtean zehar
IKASTAROAK
Ostegun eguerditan ikastaro ezberdinak egiten dira eta tailer bakoitzak 4-5 saioko iraupena izaten du. (Bitxigintza, sukaldaritza, zine tailerra, malabare tailerra,….)
EGONALDIAK
Neguko, Aste santuko eta Udako egonaldiak antolatzen ditugu Kurutziaga ikastolan bertan. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako gaztetxoei zuzendutako eskaintza da. Jolasak, abestiak, dantzak, eskulanak, irteerak, ipuin kontaketak,… Aukera ezin hobea oporraldietaz gozatzeko!!

Harremanetarako: Gorka Madrazo Ortuzar
aisialdia@www.berbaro.eus