Durangon Euskaraldia zelan egin jakiteko ideia batzuk emango dizkigu Asier Lafuentek ekainaren 19an Berbagunean, arratsaldeko 19:00etan.

Asier Lafuente Aguraingo Olbea euskara elkarteko kidea da, eta orain, Arabako lautadan ari da Euskaraldia antolatzen. Berak Aguraingo esperientzia kontatuko digu. Izan ere, herrian 75 ordu euskaraz jaia ospatu zuten orain dela urte pare bat ohitura linguistikoak aldatzeko asmoz. Euskaldunak ahaldundu eta aktibatu zituzten eta erdaldunak egoera berrirako prestatu zituzten. Honen guztiaren berri izateko aukera izango dugu, beraz, datorren astean.

Animatu eta etorri hilaren 19an Berbagunera, ateak zabalik daude denontzat!