# zeinua ‘traol’ da euskaraz
berriak — By berbaro on azaroa 14, 2011 at 14:50Gaurko hitza. Traol. iz. 1. ITSAS. Aparailua biltzeko zurezko laukia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa). 2. INFORM. Unibertsalki zenbaki-zeinu bezala ezagutzen den “#” ikurra da, batez ere ingelesezko testuetan erabiltzen den arren. (Wikipedia)
Gehiago irakurtzeko: www.sustatu.com
Duela 3 urte hasi zen Maite Goñi egunero egunero euskarazko hitz baten esanahaia bere blogean argitaratzen. Egunez egun eta hitzez hitz zure hiztegia aberasten lagunduko dizu. Sar zaitez egunero edo harpidetu eguneko hitza ikasteko.
Iruditan duela egun gutxi Donostiako DOKAn ospatutako 3.urteurreneko jaia.