Zein mezu erabili behar dugu herritarrak euskarara erakartzeko?

berriak, deigarriak — By on urtarrila 29, 2018 at 11:04

“Kontua da…” berbekin hasi zen joan den eguenean, urtarrilak 25, Euskaltzaleen Topaguneak urtero antolatzen duen Topaldia. Hasiera bitxia, are gehiago diskurtsoak eta mezuak eraikitzeari buruz ari garenean. Soinu-ekipoaren txantxa.

Ikerketetan oinarri duten proposamenak egin zizkiguten hizlari eta ikerlari adituek 2018an Euskaraldiaren urtea izango den honi prestatu behar ditugun mezu eta diskurtsoak ondo pentsatuak, landuak eta adostuak kaleratu ditzagun. Gaia korapilatua da berez, baina batu ditugu gako batzuk: diskurtsoaren hartzailea zein, hari egokitu beharko diogu mezua; hartzaileak zenbat, mezuak hainbat… Gaur egun euskalgintzan erabiltzen ditugun errepasoa egin digute. Alor horretan ere, badago zer ikasi, zer aztertu. Bizikidetza oinarri duen diskurtsoa, feminismoak ekarritako gutxiengoen diskurtsoa, hizkuntza-ekologiak ekarritakoa, ideologiko, modernitatearekin lotutakoa… Kontua da, diskurtso eta mezu anitzak behar ditugula, baina beti ere, bide bakarrera garamatzaten bidexka adarrak txukun uztartuta: herritarrak euskarara erakartzea, euskaldunak aktibatzea, euskara urrun ikusten duten hiztun berriak motibatzea eta espazioak ematea, euskara ez dakitenak geureganatzea…

“Badugu zeregina” topikoa bota ondoren, Koldo Mitxelenaren gogoeta ekarri dugu lerrootara: “Hizkuntza ez da hor goian bi hegalez airean dabilen izpiritu mehea (hots, gorputzik ez duen sistema baten eskema soila), baizik eta hemen behean, gizatalde batean, oinak landaturik dituen zer bizi eta sendo bat: gizartean bizi da, hiztunengan; hiztunek bizi dute”.

Argazkia: Joxerra Gartziak Topaldian erabilitako diapositibetako bat



Erantzun

Trackbacks

Leave a Trackback

berbaro@berbaro.com Plateruena Anboto