Gero eta gutxiago falta da udalekuei ekiteko, eta prestatze-lanetan gabiltza buru-belarri; dena ondo irten dadin eta denak poz-pozik itzul daitezen.

Aurten, 500 ume eta gazte inguruk parte hartuko dute, eta hamaika bizipen, abentura eta istorio ekarriko dituzte bueltan. Batzuek, lagun berriak egingo dituzte; beste batzuk, berriro elkartuko dira lagun zaharrekin. Guztion artean, familia osatuko dugu eta Berbaroren familia osotuko dugu.

Esaterako, Jon Onaindia, Maite Azueta eta Maddi Sarrionandia azkenengoz etorriko dira erabiltzaile legez udalekuetara, eta horren harira, elkarrizketa egin diete Anboton. Ziklo bat itxiko dute, baina Berbarotik hurbil jarraituko dute, seguru. Hala espero dugu!