Urtea amaitzeko beste era bat… bertsotan. Aurten ere horixe izango da gure urteko azken ekitaldia. Urteko azken bertso saioa.
Gaueko 22:00etan hasita Amets Arzallus, Andoni Egaña, Igor Elortza eta Maialen Lujanbio izango dira aurten Plateruenako oholtzan bertsotan arituko direnak.
Sarrerak salgai daude Berbaroko bulegoan eta Plateruena Kafe Antzokian. Berbarotarrentzat 5€ eta gainontzekoentzat 8€.