Uda sasoira begira jarri gara dagoeneko Berbaron eta horren proba duzue udalekuetako eskaintza zabalean. Udan Olgetan udaleku irekiak antolatu ditugu aurtengo udarako ere eta ekintzaz gainezka izango dugu oraingoan ere. Aurten, koloreetan oinarritu gara asteko gaiak lantzeko eta horrekin lotuta superheroiak ditugu udalekuak defendatzen: ORLEGI, ZURRUNBILO, MASUSTRA, EGUZKILORE eta OSTADAR. Berbaroko bazkideentzat izena emateko epea apirilaren 8an irekiko dugu eta apirilaren 15etik aurrera gainontzekoek izango dute aukera. Baina informazio guztia aurretik jaso dezakezue. Hurbildu Berbarora!
Anima zaitez ekainaren 24tik uztailaren 24ra gurekin OLGETAN!!

Etiketak: