Atzo izan genuen Udan Olgetan 2012ko udalekuetan parte hartuko duten umeen gurasoekin batzarra. Aurtengo udalekuetan burutuko ditugun ekintzen berri eman genuen, instalazioak aurkeztu, irteerak eta bestelako azalpen guztiak ere jaso zituzten bertara hurbildutakoek. Batzarrera etortzeko aukerarik izan ez zutenak, Udan Olgetan orrian aurkitu dezakezue informazio guztia.
Laster uda helduko zaigu eta horrekin batera udalekuak!!
Olgetanekin batera udaz gozatzen hasteko irrikitan gaude!!