Udalekuetan ez dago aspertzeko denborarik. Begiratu bestela ume eta gazteen aurpegiak. Hau hasi besterik ez da egin, udalekuetako abenturak uztail osoa iraungo du! Argazkietan Durangoko udaleku irekietako ume eta gazteak ikusi ditzakezue, eta ondoren, dbh1 eta dbh2ko udaleku ibiltarikoak. Eguraldia lagun uda itzel bat dugu aurretik!

Atzo joan ziren Ozaetara lh5 eta 6ko gazteak eta domekan joango dira Mendigorriara lh3 eta lh4koak. Bigarren ibiltarikoek uztailaren 10ean emango diote hasiera abenturari!  Bakoitzak berean, euskaraz eta lagunartean ekin diogu udari!

UDAN OLGETAN

IBILTARIA I