Udalekuetan izena emateko ezohiko epea martxoaren 20an zabalduko dugu!

berriak, deigarriak — By on martxoa 12, 2018 at 16:21

Martxoaren 7an amaitu zen udalekuetan izena emateko lehenengo epea. Orain, martxoaren 16an jakingo dugu zenbat plaza geratu diren libre. Hainbat udalekutan lekua egongo da eta horietan izena eman ahal izateko ezohiko epea martxoaren 20tik 27ra izango da.

Ezohiko epean ez da zozketarik egingo, etorri ahala banatuko dira plazak.

Izena emateko bulegora etorri beharko da. Ordutegia: 09:00 – 13:30 // 15:30 – 18:30

Ez da izen ematerik onartuko emailez edo telefonoz.

 

 



Erantzun

Trackbacks

Leave a Trackback

berbaro@berbaro.com Plateruena Anboto