Udalekuetan izena emateko lehenengo epealdia pasa da, eta hainbat udalekutan plazak ditugu oraindik. Horregatik, ez-ohiko epea zabalduko dugu martxoaren 20tik 27ra bitartean.

OHAR GARRANTZITSUAK:

– Ez da zozketarik egingo; hau da, jendeak izena eman ahala banatuko dira plazak.

– Izena ematera bulegora etorri beharko da. Ez da email edo telefono bidez izenik hartuko. (Bulego ordutegia: 9:00 – 13:30 // 15:30 – 18:30).

Ez-ohiko epean honako udalekuetan eman ahalko da izena plazak bete arte:

IBILTARI HANDIA uztailaren 12tik 26ra (DBH3 – DB4 – 1.BATX)

 

MENDIGORRIA uztailaren 17tik 28ra (LH3 – LH4)

UDABERRIAN OLGETAN (2007-2014 urteen artean jaiotakoak)

Izena emateko aukera dago Udaberriko oporraldiko bi asteetan:

  • 1. ASTEA: Martxoak 26, 27 eta 28
  • 2. ASTEA: Apirilak 3, 4, 5 eta 6

UDAN OLGETAN

Honako asteetan eman ahalko da izena adinaren arabera:

2014-2012 jaiotakoek:

  • 1. ASTEA: Ekainaren 25etik 29ra
  • 2. ASTEA: Uztailaren 2tik 6ra
  • 3. ASTEA: Uztailaren 9tik 13ra
  • 4. ASTEA: Uztailaren 16tik 20ra
  • 5. ASTEA: Uztailaren 23tik 27ra

2011-2007 jaiotakoek:

  • 1. ASTEA: Ekainaren 25etik 29ra
  • 4. ASTEA: Uztailaren 16tik 20ra.
  • 5. ASTEA: Uztailaren 23tik 27ra.