Udako kanpaldiak 2011

berriak, deigarriak — By on martxoa 31, 2011 at 10:56

Aurten ere prest ditugu udako kanpaldiak 8-15 urte bitarteko gazteentzako. Udaroan udaleku finkoa Aizkoan izango dugu 8-12 urte bitartekoentzako eta hainbat ekintza izango dituzte bertan oso ondo pasatzeko: piraguak, eskalada, olinpiadak, abentura eta kirol ekintzak, Abarzuzako igerilekuetara irteeratxoak, gaztaia egingo dugu bertako baserri batean… Ikaragarrizko abentura uztailaren 17tik 28ra bitartean bizi ahal izango dutena!
Eta 12-15 urte bitarteko gazteek ere udaleku ibiltari-finkoa izango dute uztailaren 18tik 29ra. Lapurdiko kostaldetik egingo dugu ibiltaria; Bidarten hasi eta Hendaiara joango gara, eta finkoa, aldiz, Hondarribian izango dugu azken egunetan. Udaleku honetan Lasarte, Hernani eta Durangaldeko gazteek parte hartzeko aukera izango dute; lagun berriak ezagutu, abenturan murgildu eta gozatzeko!
Informazio gehiago

Tags:


Erantzun

Trackbacks

Leave a Trackback

berbaro@berbaro.com Plateruena Anboto