Urtero-urtero Bizkaiko antzoki handietara euskarazko kultur produkzioa hurbiltzen duen Udagoieneko Ostera kultur zirkuituak bere hamaikagarren ekitaldiari ekin zion ostiralean. Zirkuitua Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak antolatzen du.

Zirkuituan, Durangon, abenduaren 10ean Seiurte eta Split 77-k emango duten kontzerturako, bi sarrera ditugu Berbaroko bazkideen artean zozketatzeko. Eman zure izena eta telefonoa Berbaron abenduaren 8a baino lehen eta 9an egingo dugu sarreren zozketa.
Guztira, hamabi musika eta antzerki talde jarriko ditu dantzan kultur zirkuituak: Aukeran Dantza Konpainia, Oskorri, Gorringo taldearen Xabinaitor ikuskizuna, Gatibu, Seiurte eta Split 77, Ken Zazpi izango dira taula gainean.

Aurtengo programazioan lau lan berriren aurkezpenak izango dira Oskorrik bere proiektu berria aurkeztuko du (Oskorri eta Baztango Dantzariak elkarrekin); Gatibuk bere disko berria taularatuko du, Split 77k ere Durangoko Plateruena Kafe Antzokia lan berria dakar, baita Ken Zazpik ere (Hortzemugak Begietan).