Sektore bizi-bizia da hedabideena, gaur egun sekula baino biziagoa: mundu mailan, informazioaren teknologia berriek goitik behera aldatu dituzte informazioa jaso, zabaldu eta kontsumitzeko modua. Gutako bakoitza berriemale potentzial izateko aukera esku-eskura dugun sasoi honetan, hedabideek gero eta beharrezkoagoa dute beren burua birdefinitzea.
Hori dela eta antolatu dira Tokikom jardunaldiak ekainaren 15ean, Arrasaten. Informazio guztia web gune horretan batu dute.
Izen ematea 20€tan da, bazkaria barne.

Egitarauan hitzaldiak, esperientziak, mahaingurua…

Etiketak: ,