San Fausto eguna ere topera!!!

berriak, deigarriak — By on urria 8, 2013 at 10:29

Ostiralean, urriaren 11an, Durangoko San Fausto jaiei hasiera emango diegu. Hainbat ekintza ditugu prest txosna batzordean, GUKA karpan eta baita San Fausto egunean ere. Urriaren 13an, igandea, gugazTko gazteekin txosnetako paella lehiaketan parte hartuko dugu eta ondoren, animatzen diren guztiekin Mañaria errekaren jaitsieran ere izango gara.
Oraindik ere bi ekintza horietan izena emateko aukera badago, hurbildu Berbarora eta eman izena bertan! Giro ederrean eta txosna guztietakoekin batera egun polita izango da San Fausto egunekoa.
Gora Pantxike!!



Erantzun

Trackbacks

Leave a Trackback

berbaro@berbaro.com Plateruena Anboto