Saguganbaran tailer bereziak

berriak, deigarriak — By on azaroa 29, 2013 at 16:23

Prest ditugu dagoeneko Saguganbara guneko ekintza guztiak eta tartean, areto txikian egingo diren tailer bereziak ere.

– Abenduaren 6an, goizeko 11etatik 13etara mahai-jolasen txokoa antolatu dugu bertara hurbiltzen diren 4-8 urte bitarteko umeentzako eta beraien gurasoentzako. Euskarazko mahai-jolasak gertutik ezagutzeko aukera izango dute tailer honetan, modu dinamiko eta dibertigarrian.

– Abenduaren 6an, arratsaldeko 16:30etatik 17:30etara, eta abenduaren 8an, goizeko 11tatik 12etara kantu-jolas tailerra jarriko dute martxan Berbaroko hezitzaileek. Gurasoak umeekin batera kantuan eta dantzan aritzeko abestiak eta jolasak landuko dira.

– Abenduaren 7an, goizeko 11tatik 13etara “Liburu bat, mundu bat” literatura tailerra landuko dute Mestiza elkartekoek. 0-3 urte eta 3-5 urte bitarteko umeek aurtengo argitalpen berri batzuekin gozatzeko aukera izango dute.

– Abenduaren 8an, arratsaldeko 15:30etatik 19etara, Tabakalerakoek “Fikzioak” izeneko bi tailer eskainiko dituzte familia guztiarentzako. Joku eta talde dinamiken bitartez, guztion artean, irakurmenerako eta elkarbizitzarako espazio berriak sortuko ditugu objektuak, irudiak eta hitzak erabiliz. Eta tailer honetan parte hartzeko, aurretik izena eman beharko da Tabakalerako webgunearen bitartez, hemen linka.

Tags:


Erantzun

Trackbacks

Leave a Trackback

berbaro@berbaro.com Plateruena Anboto