Saguganbarako egitaraua prest Azokarako

berriak, deigarriak — By on azaroa 15, 2012 at 15:13

Gaur bertan Azokako aurkezpena izan dugu Elkartegian. Dena dugu prest aurtengo ediziorako eta gure kasuan, Berbaro Elkarteak antolatzen duen umeen gunean ere aldaketa nabarmenak izango ditugu. Bi hamarkadetan Haur Literatura Aretoa izenez ezagutu den guneak izena aldatuko du eta Saguganbara bihurtuko da Azokako egunetan. Helburuekin eta islatu nahi denarekin lotura estua duen izena da eta aurten gainera, hiru espaziotan banatuko dena.
Tailer zehatzek tarte berezia izango dute espazioetako batean; komikigintza, mahai jolasak, ilustrazioa eta ipuinekin jolasean, besteak beste.
Egitarau zabalarekin dator aurten Saguganbara eta adin tarte guztiek gozatzeko aukera paregabea izango dute abenduaren 6tik 9ra bitartean.

Tags:


Erantzun

Trackbacks

Leave a Trackback

berbaro@berbaro.com Plateruena Anboto