Saguganbarako aurkezpenak

berriak, deigarriak — By on urria 2, 2013 at 15:39

Durangoko Liburu eta Disko Azokako ateak irekitzeko hiru hile baino gutxiago gelditzen da eta dagoeneko irekita dugu eskariak egiteko epea. Urtero bezala, umeei zuzendutako produktu (ipuin, liburu, musika, software, filma, jostailu, mahai-joko eta bestelako materialak), ikuskizun, tailer eta bestelakoen aurkezpenak egiteko aukera dago Saguganbaran (txikien eta handien gunea).

Aurten, Durangoko Liburu eta Disko Azoka abenduaren 5etik 8ra bitartean burutuko da. Beraz, egun horietan, goizeko 10:30etatik 20:00etara irekita egongo da aretoa aurkezpen horiek burutu ahal izateko. Abenduaren 5ean ikasleen eguna izango da eta egun horretan egitarau berezia prestatu da ikasleentzako.

Saguganbara aretoan parte hartzeko kontutan izan beharrekoak:

  • Umeentzako sortzen diren produktu, ikuskizun, tailer eta bestelakoen “ganbara” da.
  • Ume eta gazteak, nagusien transmisioaren bitartez, euskal kulturara hurbildu eta elkarrekin gozatzeko aukera ematen duen gunea.
  • Sortzaile eta erabiltzaileen arteko harreman zuzena eskaintzen duen gunea.
  • Interesa duzuenok, urriaren 15a baino lehen bidali beharko dituzue eskaera orriak gazteak@berbaro.com helbide elektronikora edo Durangoko Azokako webgunearen bidez.



    Erantzun

    Trackbacks

    Leave a Trackback

    berbaro@berbaro.com Plateruena Anboto