Amaiera eman genion astelehenean, abenduak 8, 49.Durangoko Azokari. Horrekin batera, Berbaro Elkarteak antolatzen duen Saguganbarako ateak ere itxi genituen.Kulturaren plaza, beste behin ere, arrakastatsua izan da publiko aldetik. Eta txikien eta handien gunea ere jendez gainezka izan dugu lau egunetan.

Bertara hurbildutakoek ikuskizunak ikusi, liburuekin gozatu, ipuin kontaketetan murgildu, tailerretan parte hartu eta ganbara berezi horretako magian murgiltzeko aukera izan dute. 11 tailer antolatu ditugu areto txikian eta beste 36 ekitaldi areto handian. Adin eta interes guztiei egokitutako kalitatezko eskaintza izan dugu.

Etiketak: