Motibazio saioak

Euskararen erabilera soziala bultzatzeko tailerra
Zergatik ez!

Testuingurua
Euskaldunak euskaraz jardutea edo erdaraz jardutea zorizkoa da? Zozketa kantu baten moduan, zoriz suertatzen den portaera da hizkuntza bat edo beste hautatzearena?

Ez. Euskararen erabilera gizarte-fenomeno konplexua da. Pertsona bakoitzarengan hainbat faktore gurutzatzen dira hizkuntza batean edo bestean hitz egiteko. Gazte zein helduen euskararen erabileran eragin nahi badugu, faktore horiek ezagutzea komeni da, horiek kontuan hartuta, esku-hartzea irudikatzeko; planifikatzeko.
Halaxe garatu dugu esku artean duzuen proiektua. Esku-hartze konkretu honekin, hartzaileengan gogoeta sorrarazi gura dugu. Hain zuzen ere, haiengan egoera batean edo bestean euskara erabiltzeak edo ez erabiltzeak dituen ondorioak ezagutarazteko ariketa planteatuko diegu. Gogoeta saioen bidez, haiek euskararen aldeko hautua gehiagotan egiteko motibatu nahi ditugu. Motibazio horren ondorio zuzena izan dadin euskararen erabilera modu kontzientean areagotzea.

Proiektuak Kataluniako Tallers per la Llenguak diseinatutako Taller per al foment dels Usos Interpersonales en Llengua Catalana tailerrean du oinarri. Topaguneak hura hartu, moldatu, egokitu eta euskarara ekarri du, gure hizkuntzak bizi duen errealitatera egokitutas. Ondoren, Euskal Herriko euskara elkarteetako jendeari formazioa eman dio, tartean, guri, BERBARO ELKARTEkooi.
Helburu orokorra: Hartzaileengan euskararen erabileran eragitea, erabilera bultzatzea, horretarako sentsibilizazio programa bat erabilita.
Helburu zehatzak:
1. Hizkuntzen eta bereziki euskararen gaineko gogoeta sustatzea: zer dela eta erabiltzen dute/ez dute euskara? Portaera bat edo beste (erabili edo ez erabili) aukeratzeak dituen ondoriok ezagutzen dituzte?
2. Euskara hizkuntza erabilgarri gisa aurkeztea.
3. Euskaldun erreferenteak edo euskaldunen eredu erakargarriak aurkeztea.
4. Euskaraz bizitzeko sortu ahal zaien gogoa bideratzea.

Informazio gehiago

http://www.zergatikez.org/
946 201 918
zergatikez@www.berbaro.eus