Korrika txikiaren egunean, apirilaren 12an, denak dantzan jarriko dituen koreografia prest dago. Durangoko kaleetatik korrika ibili eta gero, ‘Klika’ abestiaren koreografia hau dantzatuko dugu guztiok batera.

Astebete baino ez da falta 21.Korrika hasteko! Gogoratu Garesen hasi eta Gasteizen amaituko dela aurten, eta Durangora apirilaren 13an helduko dela, 18:55ean. Prest Korrikarako?