Ostiralean, urriaren 26an, 20:30ean hasita, Plateruena Kafe Antozkiaren 8.urteurrena ospatuko dugu.
Durangaldeko hainbat sortzaileren parte-hartzeagaz, dantzak, poesiak, musikak, bertsoak hartuko dute antzokia. Plateruenaren Durangaldetik kanpoko lagunak ere bertaratuko dira ospakizunera: Rafa Rueda edo Gotzon Barandiaran, esaterako.

“Oso etxeko giroan” ospatuko dugu plateruok zortzigarren urteurrenak sortzen digun “poztasuna”.
Bazkideentzako pentsatutakoa, baina Platerueneko erabiltzaile guztiei irekitako “ekitaldi intimo baina zabala” antolatu dugu.

Albistea komunikabideetan
www.anboto.org
www.durangon.com

Etiketak: