Palindromo lehiaketa

berriak — By on urtarrila 24, 2012 at 11:05

Bigarrenez, Arrasate Euskaldun Dezagun elkarteak (AED) Euskarazko Palindromo lehiaketa antolatu du. Diotenez, euskarazko palindromoen lehen lehiaketa 1923an “Kirikiño”k antolatu zuen eta 150 palindromo jaso ziren. Iazko lehiaketara aurkeztutakoak kopuru horretara heldu ez ziren arren, jasotako uzta oparoa izan zen. Ea aurtengoan gehiago lortzen dituzten!

Iaz antolatu zuen AED elkarteak euskarazko lehenengo palindromo lehiaketa.

Hona hemen lehenengo edizioko palindromo irabazleak:

Euskal Herriko onena: UTZI PENAK ANE; PIZTU!
Juan Mari Agirreurreta Aretxabaletarrak egina.

Arrasateko palindromo onena: ATZO, AROTZA, ZERUAK ERREKA UREZ AZTORA OZTA
Aitor Bengoa Malbadirena

Aurtengoan ere uzta polita jasoko dutekoan, otsailaren 15a bitartean izango da lehiaketara aurkezteko aukera.

Lanak epaitzerako orduan ondorengoa baloratuko da:

palindromoaren balio literarioa eta artistikoa,
luzera,
eta aberastasun semantikoa.

Irabazleak otsailaren 29an emango dira ezagutzera.

Bi sari izango dira:

Arrasateko onenarentzat Txondorra erretegian bi pertsonentzako etxeko menu berezia.
Euskal Herriko onenarentzat Debako Txindurri-Iturri nekazalturismo-sagardotegian bi lagunentzako sagardotegi afaria, logela eta gosaria.

Oinarriak eta informazio gehiago www.aedelkartea.com helbidean.

Tags:


Erantzun

Trackbacks

Leave a Trackback

berbaro@berbaro.com Plateruena Anboto