Otsailaren 26an hasiko da udalekuetako eta udaberriko egonaldietako izen-ematea

AISIALDIA, berriak, deigarriak, KANPALDIAK ETA IBILTARIAK, UDABERRIAN OLGETAN, UDALEKUAK, UDAN OLGETAN — By on otsaila 19, 2019 at 12:50

Berbaron prest dauzkagu 2019ko udaberrriko eta udako oporraldietarako planak. Otsailaren 26tik martxoaren 5era izango da aurten izen-emate epea. Izena ematera bulegora etorri beharko da, ez da email eta telefono bidez izenik hartuko.

KONTUAN IZAN:

  • Udaberrian olgetan eta udan olgetan udalekuetan EZ da zozketarik egingo. Izena eman ahala banatuko ditugu plazak.
  • Aurten berrikuntza bat izango da Udan Olgetanen: asteka apuntatu ordez, izena emateko bi aukera egongo dira: 1.txanda (ekainaren 24tik uztailaren 12ra) eta 2.txanda (uztailaren 15etik 26ra). Bi txandetan izena emateko aukera egongo da.
  • Kanpaldietan eta ibiltarietan eskaintzen ditugun plazak baino jende gehiagok ematen badu izena, zozketa egingo dugu.
  • Pertsona bakoitzak, gehienez, 3 ume edo gazte apuntatu ahalko ditu.

Deskargatzeko:

 

Tags: , , , , , , ,

    2 Comments

  • Rakel(e)k dio:

    Egunon,
    Bihar, edo etzi, zozketaren emaitzak ikusi ahalko dugu hemen, Berbaroko web-orrian?
    Eskerrik asko !!!

    • berbaro(e)k dio:

      Kaixo Rakel,

      Web-orrian ez, emailez jasoko dituzue zozketako emaitzak.

      Eskerrik asko eta ondo izan.



Erantzun

Trackbacks

Leave a Trackback

berbaro@berbaro.com Plateruena Anboto