Udako atsedena hartu ostean gogotsu ekin diogu kurtso berriari. Gure aterpe den Pinondo etxean egongo gara aurten ere, urteroko proiektuak eta proiektu berriak aurrera eramateko lanetan.

Hemen egongo gara ateak zabalik, beraz, edozein ekarpen, galdera, zalantza, ideia, proposamen, kafe edo ipuin badaukazu guretzako beso zabalik jasoko zaitugu, orain arte egin izan dugun moduan.

Jarraitu dezagun bada, kurtso berri honetan ere, Durango euskalduntzen!