Olgetan udara begira!

berriak, deigarriak — By on martxoa 18, 2014 at 11:55

Aste Santuko egonaldietara etorriko zaigu Olgetan bisitan baina dagoeneko hasi da buru belarri udako ekintzak prestatzen. Durangon, urtero, antolatzen ditugun Udan Olgetan udaleku irekiak martxan jarri ditugu berriro ere.
Ekainaren 23tik uztailaren 25era bitartean antolatuko ditugu aurten udalekuak eta 5 zentzumenak landuko ditugu, aste bakoitzean batean zentratuz. Urtero bezala, asteka izena emateko aukera emango dugu eta ekintzaz beterik etorriko da Olgetan aste guztietan. Egunero, goizeko 9tatik 13:30era luzatuko dira udalekuak, baina ostegunetan irteera bereziak egingo ditugu eta orduan 16:30ak arte egongo gara.
Iaz egin genuen bezala, aurten ere jantoki zerbitzua eskainiko dugu Plateruena Kafe Antzokian.

Udan Olgetan udalekuetan izena emateko epea martxoarn 24tik maiatzaren 6ra arte izango da, baina aurretik plazak betetzen badira, izen-ematea itxi egingo da.

Tags:


Erantzun

Trackbacks

Leave a Trackback

berbaro@berbaro.com Plateruena Anboto