Aurreko asteazkenean, martxoak 28, eman genion amaiera Plateruena Kafe Antzokian martxan izan dugun Olgetan ludotekari. Ikasturtearekin batera hasi genuen ludoteka irailaren 19an eta orain arte, astero-astero hainbat izan dira bertan izan ditugun ekintzak. Astelehenetik asteazkenera anfiteatrora hurbildu diren umeek astero hiru txoko ezberdin izan dituzte eta bakoitzean beraien irudimena eta trebetasunak erabili dituzte. Marrazketa, irakurketa, eskulanak, eraikuntzak, sinbolizazioa, mozorroak, antzerkia, karaokea eta bideo emanaldiak izan dira burututako ekintza batzuk, baina tarteko oso arrakastatsuak izan diren ekintza bereziak ere izan ditugu; sukaldaritza, bitxigintza eta tailerrak, besteak beste. Gainera, ikuskizunak ere izan ditugu asteburuetan ume eta helduen gozagarri; antzerkiak, txotxongiloak eta pailazoak pasatu dira Plateruenatik.
Zazpi hile hauetan topera izan dugu Olgetan eta umeak euskeraz ondo pasatzeko aukera izan dute, baina orain ikasturteari amaiera eman diogu eta laster izango ditugu martxan Udan Olgetan udalekuak!!
Olgetan ez da bukatzen, udan ere jarraituko dugu udalekuetan ondo pasatzen eta milaka ekintzetan parte hartzen!
Ludoteka, aldiz, datorren ikasturtean bueltatuko da antzokira!!

GOZATU OLGETAN, EUSKERAZ BERBETAN!!!

Olgetan ludotekako azken egunean, pastela egiten

Etiketak: