2012-2013 ikasturteko Olgetan proiektua, urrian hasi genuen eta dagoeneko heldu da amaierara. 6 hile hauetan danetarik izan dugu ludotekan; txokoak, eskulanak, sukaldaritza, abestiak, jolasak… eta gainera, asteburuetan ere, Irrien Lagunak Klubekoek ikuskizun apartak ekarri dizkigute Plateruenara. Eta Olgetanen bizi izan dugun guztia borobiltzeko asmoz, jaialdi bat antolatu dugu apirilaren 8an, arratsaldeko 17etan Plateruenan.
“1, 2, 3…festa!” clown ikuskizuna, tailerrak, aurpegi margoketa eta merendola. Etorri eta gozatu Olgetanekin!!

Etiketak: