Olgetan ikasturte berriaren aurkezpena

berriak — By on iraila 28, 2012 at 8:07

Atzo egin genuen 2012-2013 ikasturteko Olgetan proiektuaren aurkezpena Plateruenan. Orain arte bezala, proiektuak atal bi izango ditu; astean zeharreko ludoteka, alde batetik, eta asteburuetako ikuskizunak bestetik. Baina aurten, berrikuntza nabarmenekin dator Olgetan eta horiek elkarlan irribarretsu batekin lotutakoak izango dira.
Ludoteka eskenatokira bueltatuko da, era egonkor batean eta formatuan nabarituko dira aldaketak, batez ere. Gainera, astero ekintza bereziak tartekatuko dira umeen gusto eta interesen arabera aldatzen joango direnak.
Bestetik, Irrien Lagunak Klubarekin elkarlanean burutuko ditugu asteburuetako ikuskizunak; beraien helburuak gure helburuekin bat egiten dutelako. Euskaratik eta euskaraz, hainbat balio sustatuko dituzte; osasuna, Tiritatxoren laguntzarekin; natura, Largabista basozainaren bitartez; esperimentazioa, MariKalanbrerekin; elkartasuna, Patakon eta Ane piratekin; eta euskal kultura, Martinbertsorekin, besteak beste.
Urriaren 29an jarriko dugu martxan proiektua eta hortik aurrera, gozatzera!!

Tags:


Erantzun

Trackbacks

Leave a Trackback

berbaro@berbaro.com Plateruena Anboto