2014an ere Olgetan proiektuarekin jarraitzen dugu. Urrian hasi genuen proiektua eta arrakasta handia du astean zehar egiten dugun ludotekak bereziki. Urtarrilean ere ekintzaz beteta izan dugu Plateruenako eszenatokia eta otsailean ere horrela jarraituko dugu; txoko finkoez gain, bestelako ekintza bereziak ere tartekatuko ditugulako: sukaldaritza eta bitxigintza izango dira, besteak beste.
Eta gainera, otsailean ikuskizunak ere bueltatuko dira! Gabonetan izandako geldiunearen ondoren, otsailaren 9an Puski eta Txurruski pailazoak izango ditugu Plateruena girotzen eta askoren irribarrea pizten.
Olgetan ere Plateruenara etorriko zaigu bisitan? Badakigu noizean behin ezkututik begira dugula eta beti adi-adi…