Karrika antzerki taldeak prestatutako antzezlana izango dugu igande honetan, ekainaren 15ean, Plateruena Kafe Antzokian. “Talentue plazara” ekimenaren barruan aurkeztutako antzerki emanaldia da, Karrikakoek aurkeztuko digutena Plateruenan, 5-10 urte bitarteko umeei zuzendutakoa.

“Olatzek bere ilea maite du, baina, gelakideek barre egiten diote ile latza duela esanez. Irudimenaren, magiaren eta ametsen munduan murgilduko da, lagun berriak, bere nahiak eta desioak ezagutzeko.” sinopsiarekin azaltzen digute Karrikakoek, igandean, arratsaldeko 18:00etan, eskainiko diguten ikuskizuna.

Sarrera doan izango da, beraz ez galdu aukera paregabe hau!

 

Etiketak: