Mintza eguna

berriak — By on maiatza 24, 2012 at 15:05

Euskal Herri osoko mintzalagunak ekainaren 2an batuko dira ikasturteari amaiera emateko Santurtzin. Egun osoko egitaraua prestatu dute, eta lehen aldiz gurasolagunentzako eta umeentzako jolasak izango dira.

Mintzapraktika egitasmoaren baitan, mintzakide, mintzalagun eta solaskideak biltzen dira; euskaraz hitz egiteko biltzen dira, jakintzatik erabilerara salto eginaz, hizkuntza praktikatu eta dakitenek ez dakitenei ezagutzak transmititzeko. Euskara Elkarteak, euskaltegiek eta euskalgintzako beste zenbait eragilek kudeatzen dute, eta gaur egun 4.800 mintzalagun baino gehiago daude Euskal Herrian.

Topaguneak, Bai Esan Santuritzin Euskaraz elkareak eta AEK-k antolatutako ekitaldia izango da, Santurtziko Udalaren eta Udal Euskaltegien laguntzarekin.

Datorren asteburuan mintzapraktika mugimenduaren tamaina ezagutarazteko eta ikasturteari amaiera borobila emateko jaialdia egingo dute. Aurreko urteko datuak ikusita, 400 lagun inguru bilduko direla aurreikusi dute antolatzaileek. Santurtzin izango da zita, eta bertako txokoak eta historia hobeto ezagutzeko eta mingainak dantzan jartzeko aukera izango dute bertaratuek.

Egun osoko egitarauaren baitan, bazkaria izango da. Bertara joateko txartelak salagai dira; 20 eurotan helduen menua, 10 eurotan haurrena. Barazkijale eta zeliakoek menu berezia izango dute, baldin eta aldez aurretik adierazten badute. Txartelak erosteko epea maiatzaren 25a da, eta berauek eskuratzeko herriko mintzapraktika dinamitzaileengana jo beharko da.

Tags:


Erantzun

Trackbacks

Leave a Trackback

berbaro@berbaro.com Plateruena Anboto