Igande honetan, azaroak 3, arratsaldeko 17:30tan Maite Franko ipuin kontalaria izango dugu Plateruenako eszenatokian.
Istorio eta kantu dibertigarriekin osatutako saioa eskainiko digu Maitek “Kontu-kantuka, nik hasi eta zuk buka!” ipuin kontaketan, tarteka entzulea kontalari, antzerkilari edota abeslari bihurtzen duen horietakoa. Eta barruan daramazun artistak egun horretan bere ezkutalekutik atera nahi ez badu, lasai, ondo pasatuko du ate-zirrikitutik besteak ikusten.
3-8 urte bitarteko umeentzako ipuin kontaketa saioa izango da Maite Frankok eskainiko diguna. Hurbiltzen direnek 3€ko sarrera ordaindu beharko dute (umeek bakarrik) eta Berbaroko bazkidea bazara, sarrera doan.