Literatura eta euskarazko letretatik abiatuta, liburu azoka, liburu aurkezpenak, hitzaldiak, musika kontzertua, poesia emanaldiak, antzerki saioak, errezitalak…. denetarik izango dugu ekainaren 3tik 5era Larrabetzun.

Liburuak plazaratzea, liburuak plazan aurkeztea da. Liburuen berri ematea. Euskal Herrian, beste leku askotan lez, prentsaren aurrean eta aurkezpen sozialagoetan egiten dira ekitaldiok. Aurten, Literaturian zazpi liburu plazaratu berri aurkezteko aukera izango dugu, bariku eta zapatu goizean. Prentsaren aurrean, eta irakurleak lagun ditugula, Euskal Herriko zazpi argitaletxek, liburu berri bana aurkeztuko digute.

Informazio gehiagorako: klikatu hemen

Etiketak: