Urtero legez, liburu erraldoa ikastetxez ikastetxe ibili da. Aurtengoan lehiaketa antolatu dugu gainera. Durangaldeko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek liburu erraldoiko orrialde bana erabili ahal izan dute beraien ipuina sortzeko. Ipuina idatzi eta ilustratu egin behar zuten.
Gaur arte epamahaiak lan handia izan du ipuin guztiak irakurri eta aztertzen, baina baditugu irabazleak. Elorriko Herri Ikastetxeko LH 6.mailako klasekideek idatzi eta ilustratutako “Arrautzak ipini nahi zituen astoa” izango da saritua.

Bihar, Liburu eta Disko Azokari amaiera ematearekin batera sari banaketa egingo dugu. Iluntzeko 19:30ean Haur Literatur Aretoan izango da.

Etiketak: