Lehen Sorospenak

berriak, deigarriak — By on apirila 11, 2014 at 16:11

Hezitzaileei zuzendutako ikastaro laburrekin jarraituz, oraingoan, lehen sorospenak eskainiko ditugu.
Hezitzaile bezala, zelan jokatu larrialdi baten aurrean? Galdera horri erantzuna emango diogu bi eguneko ikastaro honetan. Durangaldeko Gurutze Gorrikoek eskainiko digute ikastaro hau eta oso baliagarria izango zaigu umeekin lanean aritzen garenoi.
Plaza mugatuak direnez, bi saio eskainiko ditugu: maiatzaren 5 eta 7an, eta maitzaren 6 eta 8an, arratsaldeko 18etatik 20etara, Behargintzako instalazioetan.
Izena emateko epea apirilaren 30era arte izango dugu irekita, baina aurretik plazak amaitzen badira, izen-ematea itxi egingo da.
Berbaroko bazkideek 7€ ordaindu beharko dute eta gainontzekoek 10€.
Animatzen bazara, zatoz Berbarora!!
Informazio gehiagorako, jarri gurekin harremanetan: 946202540

Tags:


Erantzun

Trackbacks

Leave a Trackback

berbaro@berbaro.com Plateruena Anboto