Lagundu Durangoko Udala euskalduntzen

berriak — By on otsaila 23, 2012 at 9:58

– HAZera bazoaz, EUSKARAZ eskatu zerbitzua.
– POKIKIROLDEGIRA bazoaz, ikastaroa EUSKARAZ hartzeko apuntatu.
– zure etxean obraren bat egin nahi baduzu, TXOSTENA eta ESKARIA EUSKARAZ bete.
– negozioren bat zabaldu nahi baduzu, LIZENTZIA EUSKARAZ eskatu.
– ISUNEN inguruko zalantzaren bat baduzu, INFORMAZIOA EUSKARAZ eskatu.
– MUSIKA ESKOLAN apuntatu nahi baduzu, ikastaroa EUSKARAZ egin nahi duzula eskatu.

Duela hiruzpalau urte Durangoko Udaleko Euskara Zerbitzuak lehentasuna eman zion lana eta zerbitzua euskaraz egin eta emateari. Horren ondorioz, egiteko berria sortu zen, langileak euskaraz lan egiteko trebatu egin behar dira eta, gainera, laneko baliabideak egokitu horretarako. Beraz, lan hori egiteko, lehiaketa irabazi ondoren, Berbarok lan-hitzarmena sinatu zuen Udalarekin, eta plangintza bat diseinatu. Hori horrela, Berbarok pare bat urte daramatza egiteko horretan eta hainbat aurrerapen lortu ditugu: plantilak, lanerako lanabesak, programa informatikoak… egokitzen ari gara, baina, batez ere, 45 langileri “trebatze saioak” ematen dizkiegu astero. Teknikariak, arkitektoak, idazkariak, administrariak, diru-bilketakoak… ia langile guztiak daude Euskara Planean. Beraien eguneroko lanak lantzen ditugu, euskaraz egiteko gaitasuna eta ohitura har dezaten. Ezin aipatu barik utzi gehienak motibatuta daudela eta prest daudela egoera aldatu eta euskara normalizatzeko. Hala ere, bidea ez da erraza; izan ere, makina bat zerbitzu mota eskaintzen da. Batzuk Udaleko proiektuak dira, beste batzuk herritarren eskaerei erantzunak, beste batzuk ahozko zerbitzuak… eta abar.

Gaur egun, oraindik ere, batzordeetan eta osoko bilkuretan erabiltzen den materiala gehienbat gaztelania hutsez dago. Hori aldatzeko, barruko lana egiten hasiak gara eta espero dugu datozen hileetan egoerak hobera egingo duela.

Bestalde, herritar gehienek administrazioarekin dituzten izapideak gazteleraz egiten dituzte eta, horrek, barruan egiten ari garen lanari oztopoak jartzen dizkio. BADAKIZU ESKARIA GAZTELANIAZ EGITEN BADUZU, ERANTZUNA GAZTELERAZ SORTUKO DELA? BEHARBADA EUSKARARA ITZULIKO DA ELEBIDUN EGOTEKO. BADAKIZU, ESKARIA EUSKARAZ EGITEN BADUZU, UDALAK ERANTZUNA EUSKARAZ EMATEKO OBLIGAZIOA DUELA? Eta hor dago gakoa, erantzuna euskaraz eman behar bazaizu, idatzia euskaraz SORTZEKO eskatuko diogu langileari. Langileak berak euskaraz sortzeko premia sentituko du. Beraz, hasieran aipatutakoa:

– HAZera bazoaz, EUSKARAZ eskatu zerbitzua.
– POKIKIROLDEGIRA bazoaz, ikastaroa EUSKARAZ hartzeko apuntatu.
– zure etxean obraren bat egin nahi baduzu, TXOSTENA eta ESKARIA EUSKARAZ bete.
– negozioren bat zabaldu nahi baduzu, LIZENTZIA EUSKARAZ eskatu.
– ISUNEN inguruko zalantzaren bat baduzu, INFORMAZIOA EUSKARAZ eskatu.
– MUSIKA ESKOLAN apuntatu nahi baduzu, ikastaroa EUSKARAZ egin nahi duzula eskatu.

Tags:


Erantzun

Trackbacks

Leave a Trackback

berbaro@berbaro.com Plateruena Anboto