Kulunkan ikas/jolas martxan da!

berriak — By on otsaila 7, 2012 at 12:25

Otsailaren 10ean ostirala, Kulunkarien Mintegi irekia arratsaldeko 18:00tan Pinondo Etxean. Beraz, Durangaldeko guraso, gazte eta nerabe taldeak animatu parte hartzera!!! Bete ditzagun aisialdi ereduko hutsuneak!!

Kontsumismotik eta pasibitatetik aldendu, eta jolastuz sormena landu, gaitasunak garatu eta balioetan hezi nahi du Kulunkan egitasmoak: Euskal Herriko historia ezagutzera eman, euskaraz; haur, nerabe, gazte eta gurasoen parte hartzea bultzatu… Aisialdi ereduan dauden hutsuneak osatu nahi ditugu, beste eskaintza mota bategaz. 2012ko Gabonetan egingo da lehen proba, Durangon (Bizkaia).
Ikasteko eta jolasteko gune berria sortzeko, hezkuntzan eta aisialdian diharduten eragileak batu dira: Ikastolen Elkartea, Sortzen Ikasbatuaz, Urtxintxa Eskola, BIGE guraso elkartea, EGK… Haien eskarmentutik abiatuta, «heziketa integrala» bultzatu nahi dute, egungo eskaintza «zerbitzu soila» delakoan: «Hartzaileen eta igorleen artean distantzia handia dago, eta umeen parte hartzea pasiboa da: azpiegiturak eta tailerrak dauzkate, baina ez dira sortzaile, eta gurasoak ere ez».
Hala, Kulunkan egitasmoak hiru gune eskainiko ditu, haurrentzat, nerabe eta gazteentzat, eta guraso edo helduentzat. «Familia unitate osoa hartuko dugu kontuan». Gune bakoitzak egitarau propioa edukiko du, baina lotuta egongo dira, antzeko gaiak landuko baitituzte: aukera berdintasuna, kulturartekotasuna, gatazken konponbidea, ingurumena, elkartasuna… Garrantzi berezia emango diote euskal historia lantzeari, euskaraz.
Ikasteko eta jolasteko lehenengo parkea Durangon jarriko dute. Nahita egin dute hiriburuetatik kanpo: «Egungo jolas parkeak metropolietan egiten dira, ez dira eskualdeak indartzen: ez dira tokiko aisialdi taldeak kontuan hartzen». Hala, Kulunkan Durangaldeko zenbait eragileren partaidetzarekin jaio da: Berbaro, Zeozer, Gugeu, Kimuak, Zapaburu… Eta, bide batez, eragileak eta erabiltzaileak hurbildu nahi dituzte, «elkar ezagut dezaten, etorkizunera begira».

Tags:


Erantzun

Trackbacks

Leave a Trackback

berbaro@berbaro.com Plateruena Anboto