klikmetroak

berriak — By on ekaina 21, 2011 at 8:06

Seguraski aurtengo Kilometroak-en inguruan antolatutako ekintzen artean berritzaileena martxan jarri da: Klik!metroak.

Ekimen honekin lehenengo Kilometroak haietako izpiritua berreskuratu nahi dute. Garai haietan, korrikalari ezagunek Kilometroak egunean zirkuituari egindako buelta bakoitzeko babesleren batek diru kopuru jakin bat jartzen zuen Kilometroak-en alde.

Oraingoan korrikalariak guztiok gara, eta bakoitzak metro bat egingo du, berau sarean (errazago ezin!). Erabiltzaile batek egiten duen metro bakoitzeko, babesleren batek diru kopuru bat jarriko du Kilometroak-en alde.

www.klikmetroak.com webgunean egin dezakezu zure metroa. Zure metroarekin batera argazki bat eta esaldi bat jar ditzakezu. Zure sare sozialetako kontuak ere erabil ditzakezu horretarako. Eta babesleren batek diru kopuru bat jarriko du aurtengo Kilometroaken alde.

Zenbat buelta emango ote dizkiogu zirkuituari? Egin apustu, eta parte hartu!

Tags:


Erantzun

Trackbacks

Leave a Trackback

berbaro@berbaro.com Plateruena Anboto