Hileko azken ostegunero lez, oraingoan ere Kantulagunok kantu kantari batuko gara. Ostegunean, iluntzeko 20:00etan Plateruenan. Aste honetako saioa berezia izango da Gerratearen inguruan idatzi eta abestu izan diren kantak izango ditugulako kantutegian.
Ostegunean bertan banatuko ditugu kantu hauen letra eta doinuak Kantulagunen artean, hala ere gaur arratsaldetik aurrera Plateruenan bertan ere jaso ditzakezue.

Hurrengo zita “Martxoak 31″n izango da kalerik kale.
Martxoak 31n bertan izan zen duela 75 urte Durangoko Bonbaketa eta urtero bezala aurten ere egun horretan oroimen ekitaldian parte hartuko badugu ere, aurtengo Zilar Astea ere Durangoko Bonbaketari eskainiko diogu. Beste hainbat eragile, elkarte eta norbanakoren artean, Kantulagunok ere gure aletxoa jarriko dugu 2012ko Zilar Astean.

Etiketak: