Abestea eta jolastea!!! Hori da ikastaro labur honetan proposatzen duguna. Kantuak eta jolasak; oso garrantzitsuak diren bi arlo horiek uztartu eta umeekin lanean ari garenean, hezitzaileei baliabideak eskaintzea da gure asmoa.

Martxoaren 15ean, larunbata, Pinondo etxean egingo dugun bi ordutako ikastaro oso laburra da, arina, dinamikoa eta dibertigarria!
Goizeko 11tatik 13tara.
Eman izena martxoaren 13a baino lehen aisialdia@berbaro.com helbidera idatzita, 946202540 telefonora deituta edo Berbarora hurbilduta (Pinondo plaza 1, 1.solairua).
Prezioak: 3€ Berbaroko bazkideak eta 5€ gainontzekoak.