Azaroaren 22an kakorratzean tertulia tailerrari hasiera eman genion.
Hurrengo saioak abenduaren 13an eta 20an izango dira, arratsaldeko 19:00etan. Orduan erakutsiko dizkiguzue etxean egindako aurrerapenak. Dena dela, lehenengo saioan ikasitakoaren gainean zalantzarik izanez gero, hona hemen egun horretan jarritako bideoa.
Bertan, kakorratzeko lehenengo urratsak azaltzen dira, kate puntua, erdi puntua ea.

Ekin lanari eta ondo segi!