Jaurlaritzaren Euskara Aholku Batzorde berria

berriak — By on urtarrila 26, 2011 at 14:36

Zer esan asko ematen ari da Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batzorde berriaren osaketa. Batetik, Patxi Lopez Lehendakariak esandakoak euskaltzaleon haserrea piztu du: “[ETAren] Bortizkeriaren bukaerak gauzak erraztuko dizkio euskalgintzari”; “[Indarkeriaren bukaeraren ondoren] Euskarak bat egingo du behin betiko askatasunarekin”. Bestetik, batzordekideen artean Jon Juaristi ikusteak ere zer pentsa ematen digu, euskara sustatu nahi du horrelakoak esaten dituenak?: “El euskera no ha servido como vehículo cultural. (.) El euskera, para mí, es un idioma del pasado. (.) Obviamente las lenguas no matan, pero se mata en nombre del euskera. Jamás sobre esta tierra de cristianos / volveré a hablar vuestro ingrato euskera. (.)La lengua vasca nunca ha sido perseguida sino abandonada espontáneamente por sus hablantes, conscientes de su escaso valor, por lo que la normalización lingüística no tiene justificación histórica.”
Mendeak daramatzate espainiarzaleek euskaldunei buruzko informazio desitxuratua zabaltzen. Estrategia horren helburua euskaldunak horrela definitzea da: arloteak, ezjakinak, basatiak, biolentoak, atzerakoiak… Gazteleradunak aldiz: toleranteak, solidarioak, kultuak…
Bakoitzak atera ditzala kontuak, baina badaude galdera batzuk erantzun beharrekoak:
Lehendakariaren hitzek (lehendakariak irakurri dituenak, hobe esanda), zer iradokitzen dute? nork proposatu du Juaristi EABko kide? Zer helbururekin? Nola onartu dute Hizkuntza Politikarako Sailburu-ordeak eta Kultura Sailburuak? Nola eta zertarako onartu du Juaristik berak izendapena?

Tags:


Erantzun

Trackbacks

Leave a Trackback

berbaro@berbaro.com Plateruena Anboto