Jai giroan agurtu dute ikasturtea Itzartu eta Gurean-eko ume, gazte eta hezitzaileek

berriak, deigarriak, ITZARTU — By on ekaina 7, 2019 at 9:02

Laster udalekuetan murgilduko gara buru-belarri Berbaron, baina hori baino lehen, behar bezalako agurra eman nahi izan diegu ikasturtean zehar martxan egon diren egitasmoei.

Gurean euskara errefortzuetako ume eta gazteek, jolas, tailer eta ekintza ezberdinen bidez, euskaraz gozatzeko aukera izan dute hilabeteetan zehar. Esperientzia horiek guztiak aldean, joan den astean batu ziren azkenengoz elkarrekin egindako ibilbidea ospatu eta lagunak agurtzeko.

Itzartu Gazte Taldeko kideek ere pasa den ostiralean ospatu zuten azken festa. Sorginolan egin zuten hitzordua eta dantza, kantu eta jolas artean eman zioten amaiera ikasturte osoko ibilbideari.

Datorren ikasturterarte!

Itzartu Gazte Taldeko azken festa Sorginolan

Gurean-ekoen agur jaia

Tags: , , ,


Erantzun

Trackbacks

Leave a Trackback

berbaro@berbaro.com Plateruena Anboto