Itzartuko 20 gaztek hartu dute parte Atxondo Expressen joan den asteburuan. Apirilaren 6 eta 7 bitartean, hainbat izan dira egin dituzten ekintzak: jolasak, ibilaldia, ginkana…

Zapatu arratsaldean batu ziren gazteak Pinondon eta bertatik Astolara abiatu ziren, oinez. Ez zuten nekatzeko astirik izan, ordea, bidean argazki ginkana egiteko aprobetxatu zuten eta. Han autobusa hartu eta Atxondora joan ziren, bertan bigarren froga egiteko. Afalostean, gaubela. Igande goizean, etxera bueltatu aurretik, Atxondo Expresseko azken froga egin zuten. Asteburu ederra lagun artean!

Hemen asteburuko argazkiak: