Zapatuan Euskararen Ginkanako finalean izango da Itzartu gazte taldea, Donostian, ginkanako beste hiru talde finalistekin batera. Donostiara joateko autobusa ere antolatu dute. Gaur, urtarrilak 25, da izena emateko azken eguna (hemen informazio gehiago).

Itzartuko kideak buruz buru izango dira finalean Azpeitia eta Goizuetako Xapo taldearekin, Elgetako mintzapraktika taldearekin eta Lizarrako Mintzamendipintxopotepraktika mintzalagun taldearekin. Ginkanako irabazleak 3.000 euroko saria irabaziko du euskararen aldeko egitasmo bat finantzatzeko. Itzartuko kideek irabazten badute, Durangon aisialdirako alternatibak sortzeko erabiliko dute diru hori.